Ramon Paleontologoa

2 urtetik 8 urtera

""
Discapacidad

AENri buruz

Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) gure burmuinaren garapena eta funtzionatzeko moduarekin zerikusia dauka.

Baina nolabait “ikusezina” da, pertsona bakoitzak berezko itxura fisikoa duelako.

Batzuek asko hitz egiten dute, beste batzuek, aldiz, oso gutxi. Badira irudien bitartez komunikatzen direnak ere. Noizbehinka eskuekin mugimendu errepikakorrak egin edo gauzak behin eta berriro "modu berdinean" egiten saia daitezke...

Kasu batzuetan, AEN duten pertsonek kalkulua, marrazketa edo musika bezalako jardueretan aparteko gaitasunak dituzte, baina hori ez da beti gertatzen.

Euren ezaugarri komuna besteekin harremanak izateko modu berezia dutela da. Batzuetan beste pertsonen erreakzioez ohartzen ez direnez, inporta ez zaiela pentsa liteke, baina hori ez da egia. Hitzekin nola sentitzen garen azaldu behar diegu, besterik ez.

Euren komunikazioa ere desberdina da. Gauza berdinak behin eta berriro kontatzen dituzte eta horrek besteek “deskonekta dezatela” eragin dezake. Irratia piztu eta ondo entzuten ez denean amatatzea erabakitzen duzunean bezalakoa da...

Baina ipuin honen protagonistaren ahotsa amatatuko bazenu, pertsona oso berezi bat ezagutzeko aukera galduko zenuke.

Ramonekin autismoa duten pertsonen abilezia eta gaitasunak ezagutuko dituzu.

AENri buruz
Texto izquierda

Ssshhh! Isilik. Ez ezazue zaratarik egin. Soinu ozenek pixka bat urduritzen naute. Gainera, planetako dinosaurorik handiena aurkitzeko gertu nago eta kontzentratu behar dut… Ez dut gustuko nire gauzak ez diren beste batzuekin entretenitzea…

Tatxan! Hemen dago. Munduko dinosaurorik handiena. Bai, badakit marrazki bat besterik ez dela, baina nik hobeto adierazten ditut gauzak irudi eta argazkien bitartez...

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Nire burua aurkeztuko dut. Ramon dut izena eta etorkizunean paleontologoa izango naiz. Erabat ziur nago horretaz, 9 urte baino ez izan arren...

Dinosauroei dagokienez, guzti-guztiak ezagutzen ditut. Ondo dakit noiz bizi izan ziren, zenbat neurtu zuten, eta baita zer jaten zuten ere... Deinocheirus bitxia, Therizinosaurus ikusgarria, Utahraptor beldurgarria eta nire gustukoena, Turiasaurus izugarria, Europa osoko dinosaurorik handiena, duela ehunka mila urte Iberiar Penintsulan bizi izan zena.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Honako honi Amatxosaurius izena jarriko diot nire amaren omenez, estu-estu besarkatzen nauelako. Baina Bea nire arrebak ere dezente estutzen nau. Nik ez diot uzten. Ez zait gustatzen jendeak gogor besarkatzen nauenean edo abisatu gabe egiten dutenean. Baina barru-barruan, behar dut.

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Amatxo eta Beari uzten diet, muxu bat ematen diedanean oso pozik jartzen direlako, baina besteok nire marrazkiekin konformatu beharko zarete.

Amatxo oso behatzailea da. Urte eta erdi nuenean, bera izan zen AENren seinaleak nituela antzeman zuen lehena, Sigla horrek Autismoaren Espektroko Nahasmena esan nahi du.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

“Espektro” hitzak Harry Potter-en konturen bat dirudi, ezta? Egia esan AEN dugunok magia handia daukagu. Batzuk gainera aparteko gaitasunak dituzte.Antza, autismoak ehun ume bakoitzeko bati eragiten dio, baina nire familian bi gara: nire osaba (nire amaren neba) eta ni. Horregatik ohartu zen nire ama hain goiz nire egoeraz.

“Diagnostiko goiztiarra zeharo garrantzitsua da” Baietsi zuen medikuak. Eta laster azterketekin eta estimulazioarekin hasi ziren.

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Berarekin "Kuku tras"-ean ez jolasteaz gain, nire izena entzutean erantzutea edo atzamarrarekin seinalatzea kostatzen zitzaidan. Aldiz, marraztea oso gustuko nuen. Hasieran zenbakiak bakarrik egiten nituen.

Oso dibertigarriak iruditzen zitzaizkidan eta amatxok eta aitatxok zenbaki oso bitxiak zirela esaten zuten Zuek zer uste duzue?

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Diagnostikoabaieztatu zutenean gauza ugari gertatu ziren. Zalantza, kezka… eta azkenik segurtasuna. Aitak profesionalen laguntza aurkitu zuen eta horiek ni hezteko modua irakatsi zioten. Orain aitatxo eta amatxo nirekin jolasean ikusten ditudanean musuka jango nituzke, eta, nire moduan, horrela egiten dut.

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Zenbakiak eta dinosauroak nire gauza direnez (beraiekin dibertitu eta asko ikasten dut), laginak neurtzeko sistema bat sortzea pentsatu dut, indusketa paleontologikoetan erabiltzeko. Teknologia oso garrantzitsua da zientzia garatzeko eta nire aurrerapen zientifikoekin lagundu nahi dut.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Laster, dinosauroak marrazteaz aparte, errealitatean deskubrituko ditut… nik neuk indusketak eginez...

Zein hunkigarria!... Richard Owen, Othinel Charles Marsh, Henry Fairfield Osborn eta noski, Ramon, paleontologoa…

 

Imagen
Imagen
""