Koral emozioen entrenatzaile

2 urtetik 8 urtera

""
Discapacidad

Osasun mentala

Poztasuna, tristura, haserrea eta beldurra emozioak dira. Ezagutzen al dituzu? Guztiok ditugun emozioak dira. Batzuei, aldiz, kosta egiten zaie emozioz aldatzea. Normalean, osasun mentala hobetu behar izaten dute.

Emozioak ezagutzen eta ulertzen hastea oso garrantzitsua da. Horrela, helduaroan hobeto ezagutuko baitezu zeure burua, eta nerabezarora iristean errazago egingo baitiezu aurre osasun mentaleko arazoei; baliteke horiek saihesteko ere gai izatea.

Osasun mentala
Texto izquierda

Gure osasun mentala zaintzea oso garrantzitsua da: osasuntsu jatea, nahikoa eta garaiz lo egitea, mugikorra gutxiago erabiltzea eta emozioak ulertu eta zertarako balio duten jakitea.

Inguruneko faktoreek ere eragin dezakete sintomen agerpenean: familia-ezegonkortasunak, etxez askotan aldatzeak eta senide baten heriotzak, adibidez.

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Koralek, gure ipuineko protagonistak, txikitatik ikasi du emozioak identifikatzen: triste badago, masailek dar-dar egiten diote; haserre dagoenean, sabelean erremina du; eta pozik badago, kilimak sentitzen ditu besoetan. Horregatik, izugarri laguntzen du terapia-taldean. Haren istorioa emozioz beterik dago. Ikusiko duzu!

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Jauzika dabil izugarrizko bola gorria, lurzoru labaingarrian...

Ez, ez da asmakizun bat. Jakin nahi al duzue zer den? Txikia nintzeneko amets bat da. Askotan amesten nuen, eta, biharamunean, triste sentitzen nintzen. Hura amorrua!

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Orain, zaharxeagoa naizela, badakit ametsak errepikatzea oso ohikoa dela, eta triste egotea ez dela dirudien bezain txarra. “Del revés” izeneko pelikulan horrela gertatzen da.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Koral naiz. Amak jarri zidan izena; izan ere, urpekaria da eta ikaragarri maite du itsas hondoa. Arrezifeak koloretsuak direla dio, eta ni jaio nintzenean kolorez bete nuela haren bizitza. Hortik datorkit izena.

Koralak ez dira landareak, ezta arrokak ere: animaliak dira. Harrigarria, ezta? Milaka elkartu, eta koloniak eratzen dituzte

Batzuk gogorrak dira, besteak bigunak.

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Koral baten antzera sentitzen naiz ni, bietatik dudalako.

"Gogor" banago, indartsu sentitzen naiz eta nahi dudana lor dezaket.

Aldiz, sentikorrago eta "bigun" banago, erabakitzea kostatzen zait eta arazo guztiak erraldoiak iruditzen zaizkit.

Horrelakoa naiz.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Aldaketa horiek ez daukate zerikusirik nerabezaroarekin, etxekoek hala uste bazuten ere. Nahasmendu bipolarra dut.

Ez, ez naiz bi poloetan bizi, ezta gutxiagorik ere,

¡jajajaja!

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Kontua da pozez zoratzen nagoela batzuetan, eta oso triste besteetan.

Sormen handia daukat. Idaztea eta antzeztea gustatzen zait.

Terapia-bileretan esaten didate bide horretatik jarraitzeko; izan ere, arteak emozioekin jolasten eta haiei beldurrik ez izaten lagun diezadake.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Entrenamendutzat erabili dut antzerkia. Pertsonaiak interpretatzeak aukera ematen dit niregan eragina izan dezaketen emozioak azkar identifikatzeko.

Horrela, azaleratu baino lehen aurrea har diezaieket.

¡PUM!

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Antsietate-krisi batekin egin nuen debuta (bai, horrela esaten da, aktore profesionala izango banintz bezala); alegia, itotzeko sentsazioa nuen, nahiz eta horrela ez izan.

Duela hilabete batzuetatik, taldean hitz egiten dut kontu horiei buruz.

Ni naiz taldekiderik gazteena, 16 urterekin. Poli da hurrengoa: Poli, 21 urte ditu.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Poli mugikorrari begira bizi zen. Hainbesterainoko menpekotasuna zuen, ezen ezin baitzuen lorik egin.

Atseden hartzea eta kontzentratzea ere ezinezkoa zen harentzat, eta jateari ere utzi egin zion, gaixotzeraino.

Terapeutak esan dit on egiten diola nire konpainiak eta hau pentsarazi dit: "grafitiak egitea oso gustuko duenez, diseinuen bitartez adieraztera animatzen dut"

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Sormenak eta irudimenak zoriontsuagoa izaten lagundu diote. Emozioak oso garrantzitsuak dira. Guri balio izan badigute, denentzat balioko dute, noski!

Itsasaldiak jasaten dituen koralaren antzera, trebatu egingo naiz, Koral, emozioen entrenatzaile, izatera iritsi arte.

Imagen
Imagen
""