ONCE Fundazioak haurrentzako liburutegia, gora joanIlusioa zabaltzen duten ipuinak

Amador, Aktorea

Aurreko orria

© Amador Aktorea testua: Eva Latonda 2010 © Irudiak: Maru García, 2010

Garuneko paralisiari buruz

Garuneko paralisia burmuinean zauria izatea bezalakoa da, eta munduko haurtxo askok daukate.

Ez du minik egiten, baina oso zaila da mugitzea edo zutik egotea.Batzuek makuluak erabiltzen dituzte, beste batzuek, berriz, gurpil-aulkia. Ume horiek ez dira zure modukoak, eta giharrak kontrolatzea kostatzen zaienez, batzuetan ezin dute ondo hitz egin.

Nahiz eta era desberdinean egin, oso zoriontsu bihurtzen dituen milaka gauza ikas ditzakete. Garuneko paralisia duen norbait ezagutzen baduzu, ez zalantzarik eduki eta egin zaitez haren lagun.

Inork ez bezala baloratuko zaituen lagun bat aurkituko duzu.

Gaur goizean, nire lehengusu Inazioren baloia bezain handia den buruko min batekin esnatu naiz.

Ez da baloi normal bat.

Ez dakit zenbat neurtzen duen zehazki, baina benetan erraldoia da. Edo hala uste dut nik behintzat...

Egia esan, niretzat dena da erraldoia.

Jaio nintzenean, aita eta amari esan zieten ibiltzea eta hitz egitea kostatuko zitzaizkidala, eta, beraz, luzaroan egon behar dut eserita.

Baina ez zait inporta, altuera honetatik guztia baita handiagoa eta politagoa.

Pentsatzen egongo zarete zergatik dudan buruko mina. Gauza da atzo berandura arte egon nintzela nire papera birpasatzen. AH! Barkatu, ez dizuet oraindik kontatu aktore izateko prestatzen ari naizela, eta gaur estreinatzen dut nire lehen antzerkia.

Amak esaten dit lan egonkorragoren bat bilatu beharko nukeela (nik uste beste gauza batera dedikatzea nahi duela), baina ezin dut. Nik odolean daramat eszenatokia, eta ez naiz geldituko munduko antzoki guztietan egon arte!

Gaur estreinatzen dugu eskolako antzerkian, eta rol nagusia eman didate.

Printze txikia izango naiz! Ezagutzen duzue Antoine de Saint- Exupéryk idatzi zuen obra hori? Bikaina da. Ni erabat identifikatzen naiz pertsonaiarekin. Nik uste antza daukagula, eta horrek errazago egiten du papera interpretatzea, noski.

Dena prest daukagu, ileordea, jantziak, testua, baina nerbioak jota nago.

Nire lehen emanaldia da, eta dardarka, eta larri nago, baina alai eta pozik aldi berean. Hortaz, normala izan behar du buruko mina izatea. Aitak behin eta berriz esaten dit.

Nik uste Printze txikiak buruko minak edukiko zituela ere. Baobab zuhaitzak hazten planetan, sumendiak garbitzea, haren arrosa delikatuaren beharrak… Agian, horregatik alde egin zuen unibertsoan zehar bidaiatzera…

Nik, Printze txikiak bezala, izugarrizko gogoak ditut bidaiatzeko eta beste leku batzuk ezagutzeko.

Baina nahi dudan guztia hemen daukat, nire gurasoekin, eta jakina, nire lehengusu Inaziorekin, baloi handiaz aparte, gorputz erraldoia ere baduena.

Inazio beti dago nirekin. Barre egiten duenean, trumoia jo dueladirudi, baina trumoi bigunak.

Pentsatu dugu nirekin etorriko dela birak egiten ditudanean. Gehienetan, pentsatzen dudana asmatzen du, ezer esan ez arren!

Printze txikiaren azeriak bezala, bihotzaren begiekin begiratzen dit, horrekin bakarrik ikusten baitira benetako gauzak.

Horregatik, adorea behar dudanean, Inaziok sumatzen du, eta belarrira xuxurlatzen dit astiro:

Amador, zu zaraaktorerik onena.

Eta orduan, badirudi publikoa entzun dezakedala eserlekuetan eserita, xuxurlaka eta eztulka. Antzerkia hasteko zain daude.

Argiak itzali eta oihala irekitzen denean,dena hasiko da niretzat.

Amaiera

Hurrengo orria