ONCE Fundazioak haurrentzako liburutegia, gora joanIlusioa zabaltzen duten ipuinak

Calista Kazetaria

Página anterior

© Calista Kazetaria testua : Eva Latonda 2018 © Calista Kazetariat Irudiak : Maru García, 2018

IMID gaixotasunei buruz

IMIDak babesten gaituen sistema immunologikoan akatsen bat gertatzen denean agertzen diren gaitz ezberdinak dira.

Akats horren ondorioz, gure sistemak gure gorputzari eraso egiten dio eta gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonen organo batzuk puztu egiten dira.

Haien izenak nahiko arraroak dira: gaztaroko artritis idiopatikoa, psoriasia, Crohn-en gaitza, ultzeradun kolitisa, ubeitisa, hidradenitisa... eta askoz gehiago.

Elkarren artean ondo koordinaturiko mediku ezberdinak behar dira: pediatrak, gastroenterologoak, erreumatologoak, dermatologoak, oftalmologoak...

Espainian 50.000 ume eta gaztek pairatzen dute IMID gaixotasunen bat eta ACCU, Acción Psoriasis edo Con Artritis bezalako elkarteen arreta jasotzen dute.

Zuretzako erraz-errazak diren hainbat gauza zailak dira maiz IMID duten umeentzat: janztea, eskailerak igo eta jaistea, korrika egitea, egunero eskolara joatea, etab.

Hona hemen Calistaren, gaztaroko artritis idiopatikoa duen neskaren, istorioa.

Bere Youtube-ko kanalean alaitasuna kutsatzen die bere jarraitzaileei.

Kaixo jarraitzaleak.

Ongi etorri Calista kazetariaren kanalera.

Baxu hitz egiten ari naiz aitatxok eta amatxok entzun ez nazaten.

Gaur Merino Doktorearekin azterketa medikoa daukat, baina ez dut "ospitaletxora" joateko gogorik eta hemen ezkutatu naiz, nire kanpin-dendan.

-Cali, non zaude?

Hori aitatxo da, entzuten duzue? Ikaragarri maite dut bere ahotsa.

-Calista maitea. Irten zaitez, bestela berandu iritsiko gara erreumatologoarenera.

Eta hori amatxo da

Nire izen osoa esaten duenean benetan ari dela esan nahi du. Ez ditut haserretu nahi, hainbeste zaintzen naute, eta hain ondo... munduko muxu guztiak merezi dituzte.

Esango dizuet azterketa nola joan den. Hurrengo bideora arte.

Kaixo jarraitzaleak.

Hemen naiz berriro ere, Calista kazetariaren kanalean.

Probak ondo joan dira, hazi naiz eta hori ona da.

Baina eskola berriro galduko dudala uste dut, ahul samar nabil eta.

Agian zuek klaseak galtzeko irrikitan zaudete, baina ni ez.

Etxeko lanekin atzean geratzen naiz ...

eta “uni” "ra iritsi behar dut, kazetaria izateko.

Gaur Zunduri-k egin dit bisita!, ospitalean ezagutu nuen Etiopiako lagun bat da.

Duela aste batzuk nire kanalean elkarrizketa egin nion, gogoratzen zarete?

Bera izan zen eskolako

"Zientzien astearen" lana egiteko ideia eman zidana.

Aurtengo gaia ura denez,

"putzuak fabrikatzeko gailu" bat egin dugu bere herrixkara bidaltzeko, Walmara izenekoa, Afrikan.

Etiopian ura badago baina oso zaila da eskuratzea.

Gainera, artikulu ederra idatzi dut. Hain ondo geratu zitzaidan, Servimedian ere argitaratu zutela, ONCE Fundazioaren albiste-agentzia.

Hemen uzten dizuet esteka. Hurrengo bideora arte.

Kaixo jarraitzaleak. Azkenean ezin izan nintzen eskolara joan eta ez nuen gure "putzuak fabrikatzeko gailuaren"

aurkezpena ikusi, baina nire lagunek grabatu zuten eta zuek ere ikusi ahal izango duzue.

Agerraldi berri bat izan dudala kontatu behar dizuet.

Begira nire begiak. Medikuek uevitisa deitzen diote horri.

Baina ez zaitezte kezkatu, botikekin hobeto sentituko naiz eta hemen izango nauzue beti bezala istorio ederrak kontatzeko. bezala istorio ederrak kontatzeko.

Bideo berri honetan Pablo eta Paulaz, hitz egingo dizuet, ospitalean ere ezagutu ditudanak.

Pablok Crohn-en gaixotasuna dauka, bere sabelean eragina duena. Ondorioz, sarritan joan behar du komunera eta horrek lotsa ematen dio.

Paulak psoriasia dauka eta azala gorri jartzen zaio, “ezkatatxo” zuriekin bezala.

Jendeak zer daukan galdetzen dionean, lotsa ematen dio eta bere gorputza estaltzen du.

“Pikutara lotsa”,

esan diet nik.

Nire kanalean elkarrizketa egingo diet zein ausartak eta indartsuak diren ikus dezazuen.

Beraz, nire hurrengo bideoan itxaroten zaituztet, babesa eta animoak eman diezaiezuen, konponbiderik ez duen gauza bakarra zoritxarra da eta.

Irribarre on baten menpe dago dena…

Kar, kar, kar...

End

Página siguiente