ONCE Fundazioak haurrentzako liburutegia, gora joanIlusioa zabaltzen duten ipuinak

Pablo García Polizia

Aurreko orria

© Testua Pablo García Polizia: Eva Latonda © Irudiak: Maru García, 2014

Akondroplasiari buruz

Akondroplasia gaixotasun genetiko bat da, gure gorputzeko hezur batzuen hazkundean eragina duena.

Eskeletoaren hezur luzeenak ez dira behar bezain beste hazten eta, ondorioz, desgaitasun hau daukaten pertsonak txikitxoagoak dira.

Akondroplasia daukaten umeek arreta espezifikoren bat eta elikadura berezia baino ez dute behar, baina euren bizitza zurea bezalakoa da. Ilusio eta itxaropenez gainezka dago.

Ipuin honetan Pablo ezagutuko duzu, bere gaitasun mordoarekin liluratuko zaituen ume azkar eta dibertigarria.

POLIZIA IZAN NAHI DUUUUUUT!

Eta horrela esaten dut, ozenki, mundu guztiak jakin dezan...

...Eta polizia izan nahi dut, ez bakarrik polizia eta lapurren filmak gustuko ditudalako, jazarpenak eta kotxeekin..., baizik eta detektibeak ni bezain azkarrak eta ederrak izan ohi direlako ere.

Ederra naizela asko esaten du nire aitak, eta arrazoia duela uste dut. Izan ere, beraren antza handia dut gaztea zenean.

Azkarra naizela nire irakasleak esaten du, Pablo ere deitzen dena, problemak amen batean ebazten ditudalako.

Baina itzul gaitezen polizia izatearen kontura. Badakit niretzako, besteentzako baino pixka bat gogorragoak izango direla proba fisikoak.

Entzun dudanez oso gogorrak dira (poliziak superatleta batzuk dira). Horregatik hori lortzeko plan bat daukat. Kriminologia ikasiko dut eta detektibe bilakatuko naiz.

Gainera, nire iritziz, dena ez da indarra. Pertsona onek, nire ausardia eta azkartasuna beharko dute gaizkileak harrapatzeko... Nik esaten dudanez:

“Jarraitu bere arrastoa eta laster aurkituko duzu gaiztoa”

Eta arrastoak aurkitzen primerakoa naiz, e?...

Zuek ez al diozue inoiz zuen intuizioari jaramon egin?

Nik behin eta berriro egiten dut. Hori da nire arrakastaren sekretua: “Senari jarraituz, ez dut sekula hanka sartu, horregatik diote naizela, tipo berezi eta itzela”

(Tira, olerkari ere bihur naitekeela pentsatzen hasi naiz... Imajinatzen duzue? Polizia olerkari bat, zein ondo!)

Uste dut intuizioaren kontua nire amatik etorri zaidala. Bera bai dela intuitiboa. Beti daki edonork baino lehenago zer behar dudan, hitzik esan gabe.

“Intuizioa eta maitasuna, hori dauka ama kuttunak!”

(Bai, bai, azkenean olerkaria ere banaiz)

Eskolan, nire adiskideek, Fernando eta Miguel, animatzen naute eta esaten didate kriminologian karrera harrigarria egin ostean poliziako buruzagi bilakatuko naizela. Imajinatu ahal diren lagunik onenak dira.

Orduan, gorputz berezi bat sortuko dut, ni bezala txikiak diren pertsonez osatutakoa. Seguru daude “Inteligentzia Sail Nazionalerako” laguntza bikaina izango ginatekeela.

Normalean, gauza astunak eraman behar ditudanean, Fernandok laguntzen dit. Nik laguntzen uzten diot, egia esan, sendokotea delako eta bere giharrez oso harro dagoelako.

Miguel klaseko zientifikoa da.

Nagusia denean, arkeologoa izan nahi du eta Fernando eta niri eskolako patioan indusketa interesgarriak egitera eramaten gaitu.

Saskibaloi-kantxaren azpian iguanodonte baten femurra aurkituko duela sinesten du.

Beraiekin gauza pila ikasten ari naiz. Eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, prestatzen ari naiz gure herrialdeko historian inoiz egon den polizia, ikertzaile, detektibe eta komisario, arkeologian aditua, (eta olerkaririk) onena bilakatzeko.

Seguru nago nire ametsa beteko dudala eta oso gora helduko naizela!

Amaiera

Hurrengo orria