© Silvina Dantzaria testua: Eva Latonda 2011 © Irudiak: Maru García, 2011
Zure gorputza milioika zelulaz osatuta dago.
Horietako bakoitzak gene bat dauka. Geneak jarraibideen eskuliburu baten modukoak dira.
Eta gene horiek guztiak kromosomaz eratuta daude, hau da, eskuliburuaren hizkiak.
Batzuetan, kromosomak nahastu egiten dira 21 parean, eta behar baino gehiago datoz.
Down Sindromea deitzen zaio horri. Sindrome hori daukaten umeek oso itxura adierazgarria daukate, baina, era berean, elkarren artean oso desberdinak dira: batzuk altuak dira, beste batzuk baxuagoak, edo argalagoak ala lodiak....
Begiak txinatar-antzekoak dituzte, eta aurpegia argi-zulo eder baten modukoa da.
Pixka bat astiroago ikasten duten arren, haiek ere barre, negar, hazi eta amesten dute, guztiok bezalaxe, zuk bezalaxe.
Ondoren, Down Sindromea daukan neska oso berezi baten istorioa kontatuko dizugu. Silvina dauka izena.
Kaixo, Silvina deitzen naiz. Badakit Silvina ez dela izen oso arrunta, baina jende guztiak behin eta berriz esaten dit ni ere ez naizela neska arrunta.
Gainera, Silvina izenak bailarina hitzarekin errimatzen du, eta ez da kasualitatez, dantza egitea delako gehien gustatzen zaidana, baina ez da nire trebetasun bakarra...
Amatxoren tripan nengoenean, dantzan egiten nuen etengabe, itsasoan barrena doan itsas-lamia banintz bezala...
Plié, relevé, entrechat, arabesque jauziak eta assemblé eta batez ere piqué... piqué mordoa, nire mugimendurik gustukoena baita.
Eta oso bira zailak dira, baina horren politak eta lirainak direnez, egiten ditudanean tximeleta dirudit.
Ama gaixoak boteak, saltoak, jauziak eta ostikotxoak etsipenez onartzen zituen...
Badakizue AMAREN MAITASUNAK edozeri aurre egiten diola.
Julia da nire amaren izena, eta ederra iruditu zait beti, uda eta opor zaporea daukalako.
Hain zuzen ere, amak ikusi ninduen lehen aldian, haurdunaldiaren laugarren hilabetean, oporretan geunden.
Fotomikrografia (argazki oso oso txikia) egin zidaten, eta ikusi zuten kromosoma bat sobratzen zitzaidala.
“Trisomia dauka 21. parean” esan zuten medikuek, serio-serio.
Hasieran, aitatxo eta amatxo larritu egin ziren,
baina gero horren esanahiaz informatu ziren, eta dena prestatu zuten, merezi nuen ongietorria egiteko.
Benetan ondo egin zuten, eta horren entzuna izan zen nire etorrera, ezen etxean oraindik ere irauten duen loreen, barren, besarkaden eta oparien zaparradak ... Aiton-amonak, osaba-izebak, lehengusu-lehengusinak... Lagunak, maskotak eta auzokoak... Guztiak nire zain!
Orduz geroztik, inguruan hainbesteko maitasuna dut, ezen batzutan pentsatzen dudan ez zaidala barruan sartuko eta gainezka egin ez dezan, koreografia bakoitzean banatzen dut.
Nire irakaslearen laguntzarekin, egunez egun hobetzen noa.
Orain malgutasuna, luzaketak eta erlaxazioa lantzen ari gara.
Esaten dit nire giharrak beti erlaxatuta daudela, eta dantza menderatzeko:
"Zure gorpuzkera hobetu eta indartu behar duzu, Silvina"
Eta a ze amorrazioa! Ariketa-taulak benetan nekezak dira...
Baina ez zait esfortzua inporta nire heroi handien modukoa izango banaiz... Isadora Duncan, Anna Pavlova, Margot Fonteyn, Maya Plisetskaya...
Ah! Eta haien ipuinen eta kondairen pertsonaiak:
Gissele, Coppelia, Odette, Julieta…
Hala ere, aitortu behar dizuet gauza bat... ez da hori nire benetako ametsa.
Nire benetako ametsa zein den kontatuko dizuet?
Hara... Pati izeneko neska bat daukat klasean, nire modukoa da, baina zaharragoa. Oso lotsatia da, eta nahiz eta bikaindantzatzen duen, lotsa handia ematen dio.
Nire laguntza eta ahaleginekin, ohartu da dantza niri bezainbeste gustatzen zaiola. Orain, nik asmatutako pausuak lantzen ari gara, eszenatoki batean dantzatzeko. Eta nor hobeto horretarako, bera, nire lagunik onena, baino?
Eta horixe da nire ametsa, egunen batean biok batera dantzatzea.
Biontzako emanaldi eder bat...
Gainera, imajinatzen dut dantzatzea nik adina maite duten guztiekin aritu ahal izatea...
haien dantza-irakaslea izango naiz eta txaloekin behar bezala gozatzen irakatsiko diet.
Amaiera