Baltasar Gaixotasun arraroak

2 urtetik 8 urtera

""

Gaixotasun arraroak

Gaixotasun arraroak sintoma ezberdinen multzoa dira eta oso gutxitan ematen dira.

Erne! Mila pertsonatik batek edo bik jasaten duen gaixotasuna arrarotzat jotzen da.

Hamaika mota daude eta oso gutxi dakigu haietaz, horregatik esaten dugu gaixotasuna dela arraroa, eta ez pertsona.

Batasunak indarra dakar, eta, horregatik, medikuek, gurasoek eta gaixoek eurek bat egiten dute irtenbideak bilatu eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonen bizitza hobetzeko.

Gaixotasun arraroak
Texto izquierda

Garrantzitsuena diagnostikoa da, eta, horregatik, ikerketa bultzatu behar da.

Baltasarrek gaixotasun arraro bat du. Ez daki zer den ordea. Ikertzaile izatea erabaki du, gaixotasunei buruz gehiago jakiteko eta denentzat tratamendu onak bilatzeko.

Txiki baina izugarri,

Baltasar gustatuko zaizu ikaragarri.

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Itsasoaren soinua gustatzen zait.

Olatuak hara eta hona dabiltza. Nola egingo dute? Haien atzetik noa eta gero haiek ni jarraitzen naute. Korri gehiago eginda ere, beti ukitzen dizkidate orkatilak eta kili-kiliegiten didate oinetan.

Harea bustia gogoko dut, baina hare lehorrak gogait egiten dit.

Amatxok hareatan ibilarazten nau, ahoskatzeko zaila den zerbaitengatik. Motor-eta-elektrizitate itxura hartzen diot nik..

Itsas ondoko herritxo batean bizi naiz, eta itsasertzera hurbiltzen naizen bakoitzean, amonadaukat honela:

“Balta, oinak bakarrik sartu...Bestela... ”

"Bestela" horrek beldurtia behar du izan.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Hiriburura jaisten naizenean "hospira" noa. Han dena da zuria. Hormak, txabusinak, oinetakoak, izarak, hodiak, hortzak, ileak, eta baita nire doktore gustukoena ere. Blanca izena du…

Agian hodei batek margotu ditu denak??

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Eskolankoloreakdaude.

Marisak, nire irakasleak, bloke handiak ematen dizkit.

Nik kokatu egiten ditut. Sokasaltoan ibiltzea, pilota izugarriekin jolas egitea eta kroketarena eginez arrastatzea gustatzen zait.

Barre polita behar dut izan, niri barre eragitea gustatzen baitzaio.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Adineko pertsonak arraroak dira.

Bada, serioak. Ez diete gauzei so egiten: ogi-mamia eramateko gai ez den inurritxoari, hostoa eraman duen haizeari...Nora eramango ote du?

Uretan dauden koloretako arrainak ez dituzte ikusten, hain dira politak!.…

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Amonak dio asko galdetzen dudala. Jakin-nahia esaten zaio horri. Horregatik, handitan, Blanca bezalakoa izan nahi dut, zer gertatzen zaidan ikertzeko.

Diotenez, gaixotasun arraro bat dut Eskuetako behatzak guztiz hazten ez zaizkidan horrekin lotura izango duakaso?? Medikuek ez dakite zer daukadan. Kasu gehiagoren bila dabiltza diagnostikoa lortzeko..

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Hitz egitea kostatzen zait, eta ez naiz Luisma edo Allison bezain abila (nire lagunik on-onenak dira).

Orban ikaragarria daukat hemen, jaio eta berehala egin zidaten ebakuntza batengatik. Eta, arnasa hartzean, bihotzean ziztadak nabaritzen ditut..

Gaur arratsaldean lehenago alde egin dugu hondartzatik, eta hori olatu apartak zeudela., Kontua da Ikerketa Batailoia genuela (nik jarri diot izena).

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Astean behin nire gurasoak eta ni irakaslearekin eta medikuekin biltzen gara (ordenagailuz egiten dugu eta ikusi egin ditzaket gainera).

Milaka aurrerapenei buruz hitz egiten dugu.

Gurasoak lasaiago daude, pixkanaka-pixkanaka aurrerapausoak ematen goazelako.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Haiek irribarretsu ikustea atsegin dut. Zenbateraino maite ditudan jakingo dute? Ziur nago baietz, urtzerainoko besarkada bero-beroak ematen dizkidate eta.

Hondartzatik gertu irla bat dago. Aitatxok, izugarri dakiela, itsas hondoan erromatar itsasontzi baten arrastoak daudela dio. Benetan gustatuko litzaidake ikustea. Zuen ustez berriro funtzionatuko luke? Nik uste dut baietz.

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Gora igotzeko moduren bat topatu beharko litzateke. Bururatuko zaio zerbait aitatxori. Gero, zuloak itsatsi beharko lirateke.

Amatxok “dena itsasten duen” horietako bat dauka, egundokoa da. Azkenik, kandelak jarri beharko genizkioke. Amonak tela mordoa du. Eskatuko dizkiot.

Berriro nabigatuko dute.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Baita ni ere, eta ez naiz soilik aitatxorekin itsasoratuko, erromatar haiek egiten zuten eran.

"Lur berrien" aurkitzailea izango naiz, gaixotasun arraroak dituzten haurrek altxor handiak topa ditzaten.

Tximistek, olatuek, izpiek eta sirena-hotsek ere ezingo gaituzte geldiarazi.

Baltasar, naizelako, ikertzaile izatekojaioa…

Imagen
Imagen
""