Aitor Hegankinlaria

2 urtetik 8 urtera

""
Discapacidad

AGHAri BURUZ 

(Arreta GaleraGatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura)

Neuronek gure burmuinetik mezuak ekarri eta eramaten dituzte, milaka postari bailitzan. Burmuinak informazio hori guztia ordenatu ahal izateko, badaude guztia koordinatzen duten organo oso sentikor batzuk.

Batzuetan, koordinazio-organo horiek ez dute erabat ondo funtzionatzen, eta, ondorioz, informazioa geldoago doa. Neska-mutil bati hori gertatzen zaionean, ezin da zu bezala kontzentratu. Erraz galtzen du arreta, oldarkorra da eta beharrezkoa dauka asko mugitzea.

Aitorren istorioa irakurtzerakoan, ikasiko duzu AGHA duten lagun horiek gauza harrigarri piloa ezkutatzen dituztela barnean.

AGHAri BURUZ
Texto izquierda

Tik, tak, tik, tak…

Denbora aurrera doa eta ni ikasgaia ikasteko ezinean nabil. Tik, tak, tik, tak… Puxtarriekin jolastera noa, kolore biziak izugarri gustatzen zaizkit, baina aitari agindu nion etxeko lanak garaiz bukatuko nituela… Ufa! Erlojua bueltaka etengabean... Denbora izango al dut iluntasunean distira egiten duten errotulagailu guztiak ateratzeko?...

Tik, tak, tik, tak…

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Hara, hor zaudete. Barkatu, ez naiz zuekin ohartu… Gauza piloa daukat buruan…

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Azkenean, aurkitu egin dut nire borragomen bilduma!

Begira, begira, mota guztietakoak ditut, txikiak eta handiak, usainarekin eta usainik gabe, animali itxurakoak, jostailu itxurakoak... Hau da nire gustukoena, borragoma honek patinete itxura dauka! Bide batez, non ote dago nire patinetea? Hemen egon beharko litzateke... Bai, bai, ziur nago hemen gorde nuela…

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Tik, tak, tik, tak…. Hara! Matematika-azterketa zain daukat...

Eta oraintxe ohartu naiz ez dizuedala nire burua aurkeztu. Aitor naiz, agian despistatua naizela irudituko zaizue, baina ez da hala... gauza da oso zaila dela niretzat arreta mantentzea eta asko mugitu behar dut...

Azkenean!!! Bai, hemen dago nire patinetea.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Beno, esaten nizuen bezala, Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura daukat, medikuek AGHA deitzen diote. Tik, tak, tik, tak… Ai ama! erlojua...

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Eskolan, batzuetan ikaskideei nirekin jolastea kostatzen zaie, erraz haserretzen naizelako...

Gainera, haiek baino denbora gehiago behar dut ikasteko, eta horrek amorru itzela ematen dit... Baina ez naiz batere traketsa.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Orain, Frantzisko nire medikuak botika bat eman dit, ez dute ume guztiek behar antza. Botika horrek nire burmuinera bidaiatzen du, nire neuronek informazioa azkarrago jaso dezaten, eta, horrela, ez ditut lerroak ahazten irakurtzerakoan, klaseko azalpenak hobeto ulertzen ditut eta gutxiagotan altxatzen naiz mahaitik. Gainera, Tere psikologoa ere badaukat, nire gurasoei eta niri laguntzen digu, eta aholkuak ematen dizkigu hobeto kontzentratu nadin.

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Aita sekulakoa da, eta edozerez hitz egiten du nirekin. Harekin hitz egiteak izugarri laguntzen dit. Begietara begiratzen dit, eta gauzak geldo eta banan-banan egin behar ditudala esaten dit...

“Botikak ez dira guztia, Aitor”, esaten dit berotasunez, “zure ahaleginak eta gure maitasunak hazten lagunduko dizute”. Eta egia da.

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Eskolan, maisu Rafak jada ez dizkit etxeko lanak boligrafo gorriz zuzentzen eta ez dit jendearen aurrean hitz eginarazten. Hurbil esertzen nau, eta lanak pixkana ematen dizkit, ez estutzeko. Gainera, ikaskideek nirekin jolas dezaten saiatzen da.

Imagen
Imagen
""
Texto derecha

Horrela, pixkanaka, klaseko jendeak gero eta hobeto ezagutzen nau: haien urtebetetzeetara gonbidatzen naute, telefonoz deitzen didate, geratzen gara zinemara joateko…

Tik, tak, tik, tak… Beno, erlojuak gogorarazi dit matematikak ikasten jarraitu behar dudala. Hegazkinlari izan nahi badut aita bezala, aljebra piloa ikasi behar dut… Nire ametsa airetik hegan egitea da, eta mundu osoari esatea nahi duzuna izan zaitezkeela…

Imagen
Imagen
""
Texto izquierda

Badakit bidea luzea dela, baina esaerak dioen bezala, “Amestearekin bakarrik motz geratuko zara…”

Tik, tak, tik, tak...

Imagen
Imagen
""